Lili Boulanger
Lili Boulanger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1893ko abuztuaren 21a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Mézy-sur-Seine, 1918ko martxoaren 15a (24 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: Crohn gaitza |
Familia | |
Aita | Ernest Boulanger |
Ama | Raïssa Boulanger |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Nadia Boulanger Paul Vidal (mul) Gabriel Fauré |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | inpresionismoa musikana |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa organoa txeloa harpa gitarra |
|
Marie-Juliette Olga "Lili" Boulanger (1893ko abuztuaren 21a - 1918ko martxoaren 15a) Frantzia aldeko musikagilea izan zen. Nadia Boulanger musikagile eta musika irakaslearen ahizpa gazteena izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musikari hertsiki lotutako familia batean jaio zen Boulanger, eta 5 urte betetzerako ikasi zuen organoa jotzen. Pianoa, biolontxeloa eta harpa ere jotzen zituen. Diotenez, testuak irakurtzen ikasi aurretik ikasi zuen partiturak irakurtzen. 6 urterekin, berriz, Gabriel Faurérekin egin zituen lehen ikasketa saioak. Familiako laguna zen musikagilea, eta gaztetatik ohartu zen Boulangerrek bazuela musikarako berezko gaitasun bat. Txikitan izandako pneumonia batek bizi osoa baldintzatu zion, baina, gaixotasunari aurre eginda, solfeoa ikasten hasi zen etxean, bere ahizpa nagusi Nadia Boulangerrekin. Ondoren sartu zen Parisko kontserbatorioan, 12 urte bete berritan, eta han ohartu ziren maisu eta ikaskideak Boulangerrek zuen dohain bereziaz.[1]
1912an Erromako konposizio saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen eta hurrengo urtean arrakasta lortu zuen. 1916an itzuli zen berriz Italiara, baina, geroz eta ahulago zegoen osasunez. Salmoak amaitu, eta beste zenbait lan ere egin zituen; hala nola biolontxelorako, flautarako, pianorako eta orkestrarako 'Udaberriko goiza' eta harizko instrumentuentzako 'Arratsalde tristea'.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lili Boulanger |
- ↑ a b Galardi F. Agirre, Maider. (2018-03-14). «Bizitza efimero bat betiereko musikan» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |